literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Larrakoetxea, Bedita

 

Euskal idazle bizkaitarra (Zeanuri, 1894 - Oñati, 1990). Altsasu eta Oñatin ikasi eta Gasteizen apaiztu zen (1917). Euskal aldizkarietako kolaboratzailea izan zen eta idazle klasikoak itzultzen espezializatu zen (Shakespeareren Macbet, 1957; Lear Errege, 1958, Ekatxa, 1959 eta Shakespeareren Antzerki guzti-guztiak euskeraz, 1976). Halaber, Gorbeia'ko gaztagintzea lan etnografikoa, 1928; Agirrezabala'tar Tomas talogintzan txapeldun, 1934 eta Alkarregazko Yardukera idatzi zituen. Ingalaterran bizi izan zen urtetan hizkuntzaz jabetu eta itzulpenak egin zituen. Gero Uruguaira jo eta 1954an Euskal Herriratu zen. Euskaltzain ohorezko izendatu zuten 1979an.

 

Bilaketa