literaturaren zubitegia

1.110 idazle / 5.303 idazlan
7.854 esteka / 6.568 kritika / 1.828 aipamen / 5.582 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Etxegarai Korta, Bonifazio

 

Jurista eta euskal idazle gipuzkoarra (Zumaia, 1878 - Durango, 1956), aurrekoaren anaia. Gernikako epailea, Sevillako Entzutegiko idazkaria (1904) eta Madrilgo Justizia Epaitegi Goreneko idazkariordea izan zen (1910). Euskadiko Epaitegi Goreneko lehendakari egin zuten (1937). Euskara, etnologia eta historia sakonki ikertu zituen eta historialari garrantzitsua izan zen (Moción sobre derecho vasco; Historia del País Vasco; Lucha de idiomas en Euskadi y en Europa; Apéndice al código civil). Olerkia ere idatzi zuen (Bi txoriyak) eta hizlari trebea izan zen. Euskaltzain osoa izan zen (1925-56).

 

Bilaketa