literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.149 idazlan
7.837 esteka / 6.366 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Etxaniz Aranbarri, Nemesio

 

Euskal idazle, olerkari eta kultur eragile gipuzkoarra (Azkoitia, 1899 - Donostia, 1982). Lekaroz eta Comillasko apaizgaitegietan ikasi eta bertan Orixe ezagutu zuen; garaiko euskal aldizkarietan parte hartu zuen, gerra aurreko euskal idazle eta olerkarien artean nabarmenduz. Gerra-garaian atxilotu eta Burgosera eraman zuten. Aske utzi eta Deba, Zumaia eta Azkoitian apaiz-lanetan zebilen bitartean, gerraurreko literatur giroa berpizten saiatu zen. Olerkari ausarta izan zen eta euskal olerkigintza berritu nahi izan zuen gaiaren eta formaren aldetik. Lur berribilla olerki-bilduma argitaratu (1967) eta antzerkiak (Izeko aberatsa; Irulearen negarra) eta itzulpenak (Ruiz Añibarroren Mujeres de Berrigorría) ere ondu zituen. Bestalde, ikastolen mugimendua bultzatu, hainbat aldizkari indartu, kantagintza berriari eragin eta irratirako zenbait gidoi prestatu zituen (Nola idatzi euskaraz; Kanta kantari; Kristau ikasbidea bertsotan; Euskal antzerkiak). Euskaltzain urgazlea (1955) eta euskaltzain ohorezkoa izan zen (1979).

 

Bilaketa