literaturaren zubitegia

991 idazle / 4.716 idazlan
7.247 esteka / 5.801 kritika / 1.828 aipamen / 5.239 efemeride

  A B C D E F G H I J K L M N O P R S T U V W X Z  

Eusebio Erkiaga

«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Erkiaga Alastra, Eusebio
(izg. Endaitz)

 

Euskal idazle bizkaitarra (Lekeitio, 1912 - Bilbo, 1993). Antzerkiak (Siniste gogorra, 1951; Kanpaien atsekabez, 1959), itzulpenak (G. Simenon-en Aspaldiko Maigret eta Platonen Parmenides) eta nobelak (Arranegi, 1958; Araibar zalduna, 1962 eta Batetik bestera, 1962) idatzi bazituen ere, poesia landu zuen gehien eta berak eman zizkion sari eta aipamen handienak (Lora gorriak, 1936; Nekazariaren, 1950 eta Axular handiari ohore). Euskal aldizkari askotan kolaboratu zuen eta Eguna aldizkariaren sortzaileetariko bat izan zen. Bizkaieraz idatzi zuen hasieran, baina 1950 inguruan lapurtera klasikoaren alde lan egiten hasi zen (Azkueren heriotza poesia, kasu). 1952.az gero euskaltzain urgazle eta 1963.az gero euskaltzain osoa izan zen. 1991.az geroztik EIZIEko ohorezko kide izan zen.

 

Bilaketa