Arrue, Gregorio
(j.i. Gregorio Arruabarrena)
Euskal idazle eta itzultzaile gipuzkoarra (Hernani, 1811 - Zarautz, 1891). Luis Luziano Bonaparte eta Van Eys hizkuntzalarien laguntzaile izan zen. Itzultzaile oparoa zen eta ospe handia lortu zuen Euskal Herrian Brabanteko Genobebaren bizitza obrarekin (1858). Lore-Jokoetan saritua izan zen 1882 eta 1884ean. Lan erlijioso asko argitaratzeaz gain, Mogel-en Baserritar jaquintsunaren echeco escola eta Mendibururen Jesusen Bihotzaren Devocioa obrak gipuzkerara bihurtu eta Felix Sardá katalanaren Liberalen doctrina pecatu da liburuaren euskarazko itzulpena ondu zituen.