Agirre, Joan Bautista
Euskal idazle gipuzkoarra (Asteasu, 1742-1823). Bere herriko erretore izan zen. Mogel eta Añibarrorekin harremanak izan zituen. Bi lan nagusi idatzi zituen: Confesioco eta comunioco Sacramentuen gañean Eracusaldiac (1803) eta bere sermoien bilduma, hil eta 27 urtera Tolosan argitaratua (1850).