literaturaren zubitegia

1.078 idazle / 5.185 idazlan
7.842 esteka / 6.437 kritika / 1.828 aipamen / 5.573 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Estornes Lasa, Bernardo

 

(Izaba, 1907). Euskal Herriko historiari buruzko zenbait liburu idatzi ditu: Historia del Pais Vasco, Mapa de Navarra, Orígenes de los Vascos eta Antología literaria vasca. Euskaraz ere idatzi ditu zenbait lan: Erronkari, Euskal-Idazlasterra eta Sabin euskalduna. Eusko Ikaskuntzako bulegari eta liburutegi-arduraduna izan zen. Parisen, Txilen eta Buenos Airesen bizi izan zen. Donostian finkatu zen 1958an eta «Auñamendi», «Aralar» eta «Azkue» bildumak sortu zituen. Euskararen jatorria eta historia eta Euskal Herriko historia eta pertsonaia historikoak izan ditu beti idazgai nagusi. Sari ugari jaso ditu. Euskaltzain urgazle izan da eta 1993az geroztik euskaltzain ohorezkoa.

 

Bilaketa