Hiribarren, J. Martin
Euskal olerkari lapurtarra (Azkaine, 1810 - Baiona, 1866). Urruña eta Bardozeko erretore eta Baionako kalonjea izan zen (1865). Frantsesez moldaturiko olerkiez gain, Diccionaire Basque-Français, Eskaldunac poesia, Montebideoco berriac eta Eskaraz eguia lanak idatzi zituen. Agustin Xaho eta Goietxe idazle euskaldunekin harremanak izan zituen eta nabaria da bere lanetan aita Larramendiren eragina.