literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.161 idazlan
7.840 esteka / 6.385 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Soroa Lasa, Martzelino

 

Euskal komediagile gipuzkoarra (Donostia, 1848-1902). Bigarren Karlistadan Ziburura ihes egin behar izan zuen, Amadeo Savoiakoaren aurkako poema bat idazteagatik; erbesteratutako beste euskaldunekin antzerki-saioak antolatzeaz batera, gaztelaniaz eta euskaraz idatzitako zartzuela-moduko bat ondu zuen (Iriyarena, 1876). Gerra ostean Donostiara itzuli eta bere obra antzeztu egin zen (1878). Eszenatoki batean euskarazko obra entzuten zen lehen aldia zen. Arrakastak eraginda, guztiz euskaraz idatzitako obrak egin zituen (Anton Caicu, 1880; Gabon, 1880; Au ostatuba!, 1884; Gorgonioren estutasunac edo boltsa galdu, 1888; Ezer ez eta festa, 1899). Soroaren lanak ez ziren literatur maila gorenekoak, baina gizarteari oso ondo egokituta zeuden eta arrakasta handia izan zuten.

 

Bilaketa