Etxebarria Ibarbia, Toribio
Enpresari, politikari sozialista eta idazle gipuzkoarra (Eibar, 1887 - Caracas, 1968). Alfa izeneko josteko makinen enpresaren sortzaileetakoa, zuzendaria eta gerentea izan zen; CAMPSA enpresako zuzendari izan zen. Gerra-garaian Mexiko, Irlanda eta Venezuelan atzerriratu zen; euskal aldizkarietan esku hartu zuen eta euskaltzain urgazle izan zen. Besteak beste, Flexiones verbales de Eibar (1963-64), bertsoz eta prosaz moldaturiko Ibiltarixanak (1967), La experiencia socialista en España, vista desde mi pueblo eta Viaje por el país de los recuerdos liburuak idatzi zituen.