Mujika Berrondo, Plazido
Euskal idazle eta erlijioso gipuzkoarra (Urnieta, 1906 - Loiola, 1982). Andoain, Loiola, Oña, Belgika eta Herbehereetan egin zituen ikasketak. Euskal aldizkari eta aldizkari erlijiosoetako kolaboratzailea izan zen. Hiztegiak (Diccionario Latino-Español, 1940; Diccionario Griego, 1942; Diccionario del Mundo Clásico, 1952; Diccionario Vasco-Castellano (abreviado), 1973) eta itzulpenak egin zituen (Svensson-en Noni eta Mani, 1952; Franz Weiser-en Mendiko Argia, 1968). Ezbairik gabe, ordea, 1.800 orrialdez osatutako Diccionario castellano-vasco (1965) hiztegi mardula izan zen bere lanik garrantzitsuena. Euskaltzain urgazlea izan zen.