Urruzuno, Pedro Migel
Euskal idazle gipuzkoarra (Elgoibar, 1844 - Mendaro, 1923). Garaiko ia euskal aldizkari guztietan parte hartu zuen. Cochem-en Meza Santua zer dan (1915) eta Baudranec-en Anima ondo damutua eternidadeko gauza konsideratzen (1921) itzuli zituen. Bere ipuinen bilduma bera hilez geroztik argitaratu zen (Urruzuno-tar P.M.-ren Ipuiak. Lenengo Idaztia, 1930). Herriko euskara erabili zuen, ulerterraza baina aberatsa, lokuzioz hornitua eta neologismorik erabili gabe.