literaturaren zubitegia

1.119 idazle / 5.348 idazlan
7.857 esteka / 6.681 kritika / 1.828 aipamen / 5.590 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Adema, Grazian
(izg. Zalduby)

 

Euskal idazle lapurtarra (Senpere, 1828 - Baiona, 1907). Bidarraiko erretore, Atharratzeko artzapeza eta Baionako ohorezko kalonje izan zen (1875). Eskualduna aldizkariko kolaboratzailea zen; erlijio- eta euskal gaiak hartu zituen idazgai eta estilo garbi eta erraza erabiltzen zuen gai sakonak landu arren. Bertso musikatuak, eliz kantak, alegiak eta beste zenbait lan idatzi zituen. Erromesentzako gidak, Errepublikaren aurka idatzitako Betirisant eta Biba Errepublika satirak eta Zazpi Euskalherriak poema argitaratu zituen. Euskal Literatur Elkarteko lehendakari izan zen (1901).

 

Bilaketa