literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Axular, Pedro
(j.i. Pedro Agerre Azpilkueta)

 

Euskal idazle nafarra (Urdazubi, 1556 - Sara, 1644). Euskal prosaren idazle oparoenetakoa izan zen. Lapurdiko mugan dagoen eta lapurteraz mintzo den Urdazubiko Axular baserrian sortu zen. Salamancako Unibertsitatean goi-mailako prestakuntza izan eta Aturben apaiztu egin zen (1596). Donibane-Lohizunen bost urtez bizi izan zen eta predikari bezala nabarmendu zen. Sarako erretore izendatu zuten, bere babesle izan zen Bertrand Etxauz Baionako apezpiku baigorriarrak lagunduta (1600). XVII. m.aren hasieran Saran sorturiko Sarako Eskolako kide izan zen eta, Villasanteren ustez, literatur bilera horietan Axular zen guztien buru edo gidari. Bertan idatzi zuen Guero, bi partetan partitua eta berecia liburu ospetsua (1643); liburu honi esker lortu zuen predikari handi eta jakintsuaren irudi ia mitikoa.

 

Bilaketa