Albisu Aierdi, Anastasio
Euskal idazle gipuzkoarra (Lazkao, 1915 - Azkoitia, 1997). Gasteizen ikasi eta Bergaran apaiztu zen (1939). Bi nobela eta hamazazpi antzerti-lan idatzi zituen: Sortzetik garbia, 1954; Ogi ta ardo, Eduardo, 1956; Garoa, 1960; Erreka zuloan, 1973. Bere lanetan herri hizkera eta herri filosofia erabili zituen eta herriko ipuinak eta pertsonaia ospetsuen biografia ziren bere iturri nagusiak.