literaturaren zubitegia

1.068 idazle / 5.148 idazlan
7.837 esteka / 6.360 kritika / 1.828 aipamen / 5.570 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Onaindia Baseta, Santiago

 

Euskal idazle bizkaitarra (Amoroto, 1909 - Euba, 1996). Aita karmeldarra izan zen; filosofi, teologi eta zuzenbide-ikasketak egin zituen. Euskal aldizkarietan azaldu ziren bere kolaborazioak; Karmel eta Olerti aldizkarietako zuzendari eta Olerti eta Aurrerako sortzaile izan zen. Karmengo Amaren Egutegia argitaratu (1951) eta tankera guztietako liburuak idatzi eta itzuli zituen: itzulpenak (Horati'ren odak, 1955; Tagoreren Iru poema, 1963; Virgilioren lan osoak, Birjili'ren idazlanak osorik, La Eneida), ikerkuntza- eta erlijio-lanak (Enbeita Olerkaria (1878-1942), 1966), autobiografia (Otoi-Txinpartak, 1988). Milla Euskal Olerki Eder (1954) garrantzi bereziko bilduma izan zen: gerraostean euskarri bat eskaintzen zuen euskal literaturaren tradizioa eten ez zedin, eta urtetan euskal poesiaz egon den antologiarik bikainena izan da. 1973an euskal literaturaren historia luze eta sakon bat hasi zen argitaratzen. Euskara batuaren eta herri-hizkeraren arteko idazkera nahasia erabili izan zuen. Euskaltzain ohorezko (1979) eta 1991z geroztik EIZIEko ohorezko bazkidea izan zen.

 

Bilaketa