literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Villasante Kortabitarte, Luis

 

Euskal idazle eta gramatikari bizkaitarra (Gernika, 1920). Frantziskotarra da, Comillasko Unibertsitatean Teologian doktoratu zen. Erlijio-lan asko eman ditu (Kristau fedearen sustraiak I. Jainkoa eta II. Jesukristo, 1962; etab.). Dena den, ekarri nagusia euskararen eta euskal literaturaren azterketaren arloan egin du. Axularren obra aztertu du sakonkiro eta ezagutzera eman du: Gero obra argitaratu zuen euskaraz eta gaztelaniaz 1964an eta Axular-en Hiztegia 1973an. Euskal literaturaren historia aztertu eta Historia de la Literatura Vasca liburua argitaratu zuen 1961ean. Euskal gramatikan ere lan itzela egin du: Hacia la lengua literaria común, 1970; La declinación del vasco literario común, 1972; Palabras vascas compuestas y derivadas, 1974; Sintaxis de la oración compuesta, 1976; Estudios de Sintaxis vasca, 1978; Sintaxis de la oración simple, 1980; La H en la ortografía vasca, 1980; La oración causal en vasco, 1986; Euskararen auziaz, 1988. Euskaltzain osoa da 1951z geroztik eta Euskaltzaindiko lehendakaria izan zen 1970-88 bitartean. EIZIEko ohorezko kide izendatu zuten 1996an eta Eusko Ikaskuntzako giza eta gizarte zientzietako saria jaso zuen 1997an.

 

Bilaketa