literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Aitzol
(j.i. Jose Ariztimuño Olaso)

 

Idazle eta abertzale gipuzkoarra (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936). Gasteizen apaiztu zen (1922). Euskal literatura berpiztu eta langile kristauen mugimendua bultzatu zuen. EAJren ideologiarekin bat egin eta nazionalismoaren ideologiaren oinarriak finkatzen jardun zuen. Kultura eta folklorearen alde ere lan handia egin zuen. Errepublika-garaian sindikatu solidarioak eta talde nazionalistak prestatzen aritu zen. Prentsako artikuluak idatzi, politika inguruko eztabaidatan parte hartu eta euskal kultura indartu egin zuen. »Euskaltzaleak» elkarteko zuzendaria izan zen (1930) eta El Dia eta Yakintza aldizkarien sortzailea izan zen (1933). Altxamendua hasi zenean Donostian zegoen eta Beloken errefuxiatu zen (1936). Donostia frankistek hartu zutenean (1936) Bilbora itzultzeko bidea hartu zuen, baina Pasaia inguruan preso hartu eta Donostiako Ondarretako kartzelan sartu zuten; handik gutxira Hernanin fusilatu egin zuten. Gaztelaniaz eta euskaraz idatzi zuen, euskararen alde betiere: La muerte del euskera o los profetas de mal agüero (1931); La democracia en Euskadi (1935). Hego Euskal Herriko erakunde parlamentarioen historiari buruzko liburua eta La poesía popular en el renacimiento de los pueblos obraren lehen liburukia prestatu zituen. Bere lan guztietan nazionalismoaren eta euskararen normalkuntzaren aldeko ekimenak bultzatu zituen.

 

Bilaketa