Lekuona Etxabeguren, Manuel
Euskal idazle eta ikertzaile gipuzkoarra (Oiartzun, 1894-1987). Eusko Ikaskuntzako kidea zen eta, historia, antropologia eta artean aditua. Lan ugari argitaratu zituen euskal aldizkarietan (Gasteizko elizbarrutiko kristau-ikasbidea, 1918; Gabon Kantak, 1933). Bertsoaren mundua ikertu zuen; hitzaldiak emateaz gain, Métrica vasca (1918) eta Poesía popular vasca (1930) lanak, eta bertsogintzaren formak eta baliabide poetikoak aztertzen dituen Literatura oral euskérika (1935) obra bikaina argitaratu zuen. Bestalde, Barbier-en Sorgiñak; Jesus aurraren bizitza (1948), Zigor operako libretoa, (1963), Gerrako nere amabi kantak eta Del Oyarzun antiguo obrak ere idatzi zituen. Liturgia euskaratu zuen taldeko partaidea izan zen. Euskaltzain osoa izan zen 1949az geroztik, eta Euskaltzaindiko lehendakaria 1966-70 bitartean.