Etxebarria Martin, Joan Anjel
(izg. Dirauket)
Euskal idazle bizkaitarra (Santurtzi, 1934 - Gernika, 1996). Euskal aldizkarietan poema ugari argitaratu zuen. Olerkiak (Maitale galdua, 1966; Lo ta amets, 1967; Basoko loreak, 1967), literatur kritika, biografiak, erlijio-liburuak, gramatika-liburuak, filosofi lanak, etab. kaleratu zituen. Halere, itzulpengintzan egin zuen lanik aipagarriena: Charles Perrault'en ipuiñak; Pedro'ren alegiak, Lope de Vegaren Bakarantuak; Esopo'ren alegiak; Bidaztien aterpeak; Catalunya'ko olerkariak, etab. Euskaltzain urgazlea izan zen 1966az geroztik.