literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Jauregi, Luis
(izg. Jautarkol)

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Errenteria, 1896 - Zarautz, 1971). Comillasen apaiztu eta bertako Teologia eta Zuzenbide Kanonikoko irakaslea izan zen. Gipuzkoako zenbait herritako erretore eta Zarauzko karmeldarren komentuko kaperaua izan zen (1958-71). Gerraurreko olerki-sariketa asko irabazi zituen. Biozkadak, 1929; Maite opari, 1935; Xenpelar bertsolaria, 1958; Camilo José Celaren Paskual Duarte'ren sendiaren itzulpena, 1967; etab. idatzi zituen. Kutsu lirikoko poesia postromantizista idatzi zuen. Halaber, luma zorrotzez eta dotorez euskal liburuen kritika eta publizitatea egin zuen euskaraz eta gaztelaniaz. Euskaltzain urgazlea izan zen.

 

Bilaketa