Landerretxe, Martin
Euskal idazle baxenabartarra (Duzunaritze-Sarrasketa, 1842 - Ezpeleta, 1930). Larresoro eta Baionako apaizgaitegietan ikasi zuen. Annales de la Propagation de la Foi buletina lapurterara itzuli zuen Fedearen Hedameneko Urtekaria izenez (1891-1930). Eskualzaleen Biltzarreko sortzaileetarikoa eta lehendakaria izan zen. Aphurka zahar eta berri ahurtara bat eskuararen alde idatzi zuen (1905). Euskaltzain osoa izan zen (1919).