Arana Ezpeleta, Joan
(izg. Loramendi)
Euskal idazle eta erlijioso gipuzkoarra (Bedoña, 1907 - ?, 1933). Stabat-Mater obra euskaratu zuen. Zeruko Argia aldizkarian argitaratu zituen bere lehenengo poesiak:Arrantzalien arrats otoitza (1931) eta Barruntza leioan (1932) poesiak sarituak izan ziren; Landaretxo ameslari eta Enada beltza poesietan bere gaztaroko oroitzapenak kontatu zituen.