literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Otaño Barriola, Pedro Maria

 

Bertsolari eta poeta gipuzkoarra (Zizurkil, 1857 - Rosario, Argentina, 1910). Bertsolari eskolatuen aitzindari izan zen; bertsoak idazten zituen eta kultura idatziaren ordezkari izan zen, baina herri-poesiaren tradizioa ez zuen inoiz baztertu. Donostian jarri zen bizitzen, mendearen azkenaldiko literatur mugimenduarekin batera, eta harremanak izan zituen hiriko kultur mugimenduekin. Argentinara joan eta euskarazko irakaslea izan zen. Taberna edo sagardotegiko topaketak ez zituen gogoko; nahiago zuen plazarik plaza ibili. Argentinan bizi zela bertso ederrak idatzi zituen (Alkar poesi bilduma 1904; Bertsoak, 1959). Buenos Airesen antzeztutako antzerti-lan bat ere idatzi zuen: Artzai mutilla (1906).

 

Bilaketa