Irigarai, Fermin
(izg. Larreko)
Euskal idazle nafarra (Auritz, 1869 - Iruñea, 1949). Medikuntza ikasi eta Bera eta Iruritan mediku ibili ondoren, Iruñeko ospitaleko zuzendari izendatu zuten. Euskal aldizkarietan bere mediku-esperientziari buruz eta Nafarroako esaerak eta leku-izenak jasotzen saiatu zen bere Naparreko erranak liburuan. Gaztelaniaz ere kaleratu zuen zenbait idazlan. Euskaltzain urgazlea izan zen.