Etxahun
(j.i. Pierre Topet)
Bertsolari zuberotarra (Barkoxe, 1786-1862). Familiako giro txarrak eraginda, izaera bortitz eta arriskutsuko pertsona bilakatu zen. Amodiozko krimen bategatik epaitu eta kartzelaratua izan zen. Bere etxe eta herritik desterratu egin zuten; Santiago eta Erroman ibili zen bere zoritxarra kantatuz. Euskal Herrira itzuli eta festa eta ezteietan koplari gisa ibili eta Santa-Grazin artzain egon zen. Ez zuen inoiz bere lana argitaratu; bere bertsoak ahozko tradizioari esker gorde dira, idatzitako koadernoak sendikoek erre egin baitzituzten. Bi eratako bertsoak idatzi zituen: satirak eta elegiak. Satirak gazte-denborako lana izan ziren, Oi laborari gaxua. Elegietan, herriko giroa azaldu zuen: Ahaide delicious huntan; Biberset dolorusik; Mündian malerusik; Gaztalondoko neskatillak; Sarrantzeko pastorala; Hiltzerako kantoriak. Bertsolari izateaz gain, poeta ere bazen eta bere bizi zorigabearen emaitza ziren olerkiak idatzi zituen.