Azpeitia Gomez, Julene
Euskal idazle gipuzkoarra (Zumaia, 1888 - Bilbo, 1980). Donostian maisutza ikasi eta Bilbon titulua lortu zuen. Valladolideko oposizioetan lehen postua lortu eta Mexikora joan zen lau urtez. Euskal Herrira itzuli zen (1920), baina gerraostean erbesteratu egin zen. Bizkaiko Diputazioko eskoletan (1947) eta Burgos aldean egon zen irakasle (1949-52). Euskaltzain urgazlea eta 1975az geroztik euskaltzain ohorezkoa izan zen. Garaiko euskal aldizkari gehienetan idatzi zuen. Haur-literaturaren alorrean nabarmena zen hutsunea betetzen ahalegindu zen, idazkera egokiz eta helburu pedagogikoez. Haurrentzako ipuin eta irakurgaiez gain (Amandriaren altzoan ipuin-bilduma; Irakurri matte; Zuentzat; Goizeko izarra; Auntza Baratzan, 1959; ), nobelak (Odolak, odolari dei eta Martxela), sukalde-liburu bat (Osasuna, merketza eta yanaritzaz) eta irakurtzen eta idazten ikasteko haurrentzako metodo bat (Umien Adizkidea, 1961) idatzi zituen.