literaturaren zubitegia

1.119 idazle / 5.344 idazlan
7.857 esteka / 6.657 kritika / 1.828 aipamen / 5.589 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Larralde Ithurbide, Martin
(izg. Bordaxuri)

 

Euskal poeta lapurtarra (Hazparne, 1782 - Rochefort, 1821). Familian jazotako gertaera tamalgarri baten ondorioz Pauen epaitu eta lan bortitzak egitera kondenatu zuten (1817). Baina Martinek bost urte baino ezin izan zuen iraun, eta tortura gogor horren ondorioz hil zen Rochefort-eko itsas armadako ospitalean. Galeretan zegoela, Galerianoaren kantuak izeneko bertso-sorta hunkigarria egin zuen eta ahoz aho transmititu zen Jose Mendiage bertsolariak Eskualdun kantuak bilduman paperean jaso zuen arte (Txile, 1900).

 

Bilaketa