Elizanburu Errekart, Michel
Euskal idazle baxenabartarra (Heleta, 1826 - Hazparne, 1895). Lasalletarren ordenan sartu eta 1848.az geroztik Hazparneko kolegioko zuzendaria izan zen. Historia izan zen bere idazkien gai nagusia eta gehienetan «Frère Innocentius» ezizenaz sinatu zuen (Framazonak, 1889; Lehenagoko eskualdunak zer ziren, 1889; Frantziako bigarren eta hirugarren errepublikaen ichtorio bitchia, 1891; Joanes Bautista dohatsuaren bizia, 1891).