Elizanburu Irazabal, Jean Baptiste
Euskal olerkari lapurtarra (Sara, 1828-91). Larresoroko apaizgaitegian ikasten ari zelarik «Zalduby» ezagutu zuen. Frantziako armadan sartu eta kapitain-gradua lortu zuen 1867ean. Saran bake-epailea kargua izan zuen. XIX. m.ko euskal olerkari nagusietakoa izan zen. Hogei olerkitik gora idatzi zituen: Emazte edalea; Tam, tam, tam, tam, ratapetamplan,...; Gazte hiltzera dohana, 1860; Nere etchea, 1861; Solferino'ko itsua, 1864; Xori berriketaria, 1871. Urte askotan Sara eta Urruñako poesi lehiaketak irabazi zituen. Bestalde, Piarres Adame narrazio laburra ere idatzi zuen. «Harluche», «Doyarzabal», «Sallaberry» eta beste hainbat izengoiti erabili zuen.