Agirre Badiola, Txomin
Euskal idazle bizkaitarra (Ondarroa, 1864 - Zumaia, 1920). Gasteizen filosofia eta teologia ikasi eta apaiz egin zen (1888). Karrantzan apaiz eta Zumaiako karmeldarren eskolan kaperau egon zen. Garaiko euskal aldizkarietan hartu zuen parte (Euskal Herria, Euskalzale, Ibaizabal, Euskal-Esnalea, RIEV, Jaungoiko-zale, etab.etan). Euskarazko lehenengo nobela Auñamendiko lorea (1898) izan zen; ondoren, Kresala (1901) eta Garoa (1907) idatzi zituen. Ni eta ni nobela historikoa amaitu aurretik hil zen (1920). Ohitura-nobelak idatzi zituen, herri-ohiturak eta herri-hizkera biltzen zituztenak. Ipuinak, alegiak, poesia, kronikak eta artikuluak ere idatzi zituen. Euskal literaturako klasikotzat hartzen da. Euskaltzain oso izan zen (1919-20).