literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Orixe
(j.i. Nikolas Ormaetxea)

 

Euskal idazle eta gipuzkoarra (Orexa, 1888 - Añorga, 1961). Jesuitetan egin zituen ikasketak (Xabierren, Loiolan, Burgosen eta Oñan) eta irakasle izan zen jesuiten eskoletan. Berak apaiztu egin nahi zuen, baina ez zuen lortu, jesuitek ez baitzuten onartu. Gerra Zibilaren garaian Iruñean preso eduki zuten sei hilabetez; gero, Ipar Euskal Herrian, Frantzian, Argentinan, Txilen, Perun, Bolivian eta El Salvadorren. Han idatzi zuen Quito'n arrebarekin saiakera mistikoa Euzko Gogoan argitaratua (1950-54). Ameriketatik itzuli (1954) eta Tolosa, Lazkao, Orexa eta, azkenik, Añorgan bizi izan zen. Euskal aldizkarietako kolaboratzaile izateaz batera, Euskaltzaleak elkarteak sorturiko euskal berpizkundearen kide garrantzitsuenetakoa izan zen, eta eragin handia izan zuen idazle gazteengan, bere kritika literarioaren bitartez bereziki. Euskal nekazariekin eta langile-giroarekin harreman estuak izan zituen; oso ondo ezagutu zituen ikazkinak, artzainak, nekazariak, etab. Hori guztia Euskaldunak Poema XV Kantuetan liburuan bildu zuen (1934). Beste hainbat lan (Santa Kruz apaiza, 1929; Iruleak, 1929; Lizardiren azken-olerkiak, 1933; Urte guziko Meza-bezperak, 1949), itzulpen (Kixote liburuaren XV. kapitulua, 1928; Tormes'ko itsu-mutilla, 1929; Mistral-en Mireio, 1930) eta poesi lan egin zituen (Barne muinetan, 1934). Hiru gai eta joera nagusitzen dira Orixeren obran; antimodernismoa, erlijioarekiko atxikimendua eta erromantizismo idealista. Hizkera klasikoa erabili zuen eta deskripzio guztiz objektiboa du ezaugarri. Euskaltzain osoa izan zen (1957-61).

 

Bilaketa