literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Mitxelena Elissalt, Koldo

 

Euskal hizkuntzalari gipuzkoarra (Errenteria, 1915-87). Filosofia eta Letretan doktore, Salamancako Unibertsitateko hizkuntza indoeuroparreko katedratiko, EHUko errektoreorde eta irakasle izan zen. SFVJU mintegiko zuzendari, Bordeleko eta Bartzelonako unibertsitateetako honoris causa doktore (1983), EHUko irakasle emeritu eta hainbat erakundetako kide izan zen. Hizkuntzalaritzan espezializatutako aldizkarietan parte hartu zuen. Euzko Gudarostean gudari ibilia, preso hartu eta heriotza-zigorra eman zioten. Kartzelan hasi zen hizkuntzak ikasten eta idazten. Euskarari buruz informazio gehien zuen hizkuntzalaria zen. Heriotza-zigorra konmutaturik, kalera irten eta erresistentzian jardun zuen, eta bigarrenez izan zen atxilotua. Gaztelaniaz idatzi zituen bere obra zientifiko gehienak: Historia de la Literatura Vasca (1960), Fonética Histórica Vasca (1961) eta Sobre el pasado de la lengua vasca (1964). Euskaraz idatzitako lanen artean literatur kritika nagusitu zen; bere Idazlan hautatuak (1972) bilduma, euskal literatura ezagutzeko obra garrantzitsua da. Lan itzela egin zuen euskara hizkuntza moderno eta edozein beharretara moldatzeko moduko bilaka zedin. Berari zor zaio, nagusiki, euskara batuak aitzina egin ahal izana. Orotariko Euskal Hiztegia lan baliotsuari hasiera eman zion, baina bukatu aurretik hil zen. Euskaltzain osoa izan zen (1952-87).

 

Bilaketa