Lasa Alegria, Amaia
Euskal poeta gipuzkoarra (Getaria, 1948). Irakasle-ikasketak egin eta euskal aldizkarietako kolaboratzailea izan da. Emakumearen kezkak, Euskal Herriaren eta langileriaren arazoak eta erotismoa oinarri hartuta idatzi du. Poesia idatzi du batik bat (Poema Bilduma, 1971; Hitz Nahastuak, 1977; Nere Paradisuetan, 1979). Mikel (Donostia, 1938), aurrekoaren anaia. Salamancan teologia, filosofia eta ekonomia ikasi eta euskal aldizkarietan politikaz eta ekonomiaz idatzi du. Amaiarekin sinbolismoz betetako poesia lirikoen bilduma argitara eman zuen (Poema Bilduma, 1971); bestalde, Nobela Berria Hego Amerikan (1972) eta Memory Dump eman ditu argitara (1993). Euskaltzain urgazlea da.