Landa, Mariasun
Idazle gipuzkoarra (Errenteria, 1949). Filosofia eta Letretako ikasketak egin ditu eta euskara-irakaslea da. Haurrentzako ipuinak idatzi ditu batik bat: Amets uhinak (1982), Txan fantasmaren etengabeko istorioa (1982), Errusika (1988), Nire eskua zurean (1995). Bere obra batzuk atzerriko hizkuntzetara itzuliak izan dira.