literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Etxaide, Jon

 

(Donostia, 1920), Inazio Mariaren semea. Besteak beste, «Karranka», «Uarrain», «Igeldo» eta «Etxaithar» izengoitiak erabili ditu. Alos-torrea (1950) eta Purra, purra! (1953) ipuinak argitara eman ondoren, Joanak joan nobela historikoa idatzi zuen (1955) eta beronekin Euskaltzaindiaren nobela-saria irabazi zuen. Genero desberdinak jorratu ditu: antzerkia (Markesaren alaba, 1958), drama (Amayur, 1951; Begia begi truk, 1962), itzulpena (Pío Barojaren Inquietudes de Shanti Andía), biografia (Amasei seme Euskalerriko, 1958), nobela (Gorrotoa lege, 1964), narrazioak (Arturo Kanpion-en bost euskal-narrazio, 1993), autobiografia (Izotz kandelak). Euskaltzain urgazle (1956) eta euskaltzain ohorezko (1991) izendatu zuten. EIZIEko ohorezko kidea da 1991.az gero.

 

Bilaketa