literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Atxaga, Bernardo
(j.i. Jose Irazu Garmendia)

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Asteasu, 1951). Ekonomian lizentziatua da. Literaturarako joera berezia erakutsi zuen gaztetatik. Bere lehen lana Euskal Literatura 72 izeneko antologian argitaratutako Borobila eta puntua antzerkia izan zen (1972). Geroztik lan asko argitaratu ditu. Literatur genero guztiak landu ditu: hitzaldiak, filme baten gidoia (Oraingoz izen gabe), irrati-nobelak. Kontakizunek eman diote egun duen ospea. Idazle oparo honen obra ezagunenak Ziutateaz (1976), Etiopia poema-liburua (1979), Sugeak txoriari begiratzen dionean (1983), Bi Anai (1984), Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian (1985), Obabakoak (1988), Behi euskaldun baten memoriak (1991), Gizona bere bakardadean (1993), Zeru horiek (1995) eta Sara izeneko gizona (1996) dira. Bestalde, Ustela eta Pott aldizkariak argitaratu ditu eta haur-ipuinak, itzulpenak eta telebistarako gidoiak prestatu ditu. Obabakoak liburuarekin Espainiako Literatur Sari Nazionala irabazi zuen. Euskaltzain urgazlea da.

 

Bilaketa