Anabitarte Irazu, Augustin
(izg. Anabi)
Euskal idazle gipuzkoarra (Donostia, 1891-1981). Hainbat aldizkaritan esku hartu zuen: Gure Herria, Euskal Esnalea, RIEV eta Argia. Patrones y capitanes de yate ezik (1958), gainontzeko guztia euskaraz idatzi zuen: Neska-mutilleri dirua aurreratzen erakusteko eta Antziñako Olimpiar Jolasak (1925); Usauri (1929); Donostia (1932) eta Poli (1958). 1929-32 urteetan Euskaltzaindiko »Schuchardt saria» irabazi zuen. Argazkizalea zen eta bidaietako erreportaiak eta bidai kronika bat ere burutu zuen: Aprika-ko basamortuan (1961). Euskaltzain urgazlea izan zen.