literaturaren zubitegia

1.063 idazle / 5.119 idazlan
7.827 esteka / 6.319 kritika / 1.828 aipamen / 5.567 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Azurmendi, Joxe

 

Euskal idazle, kazetari eta filosofo gipuzkoarra (Zegama, 1941). Alemanian filosofia eta Erroman teologiako ikasketak egin zituen. Olerti, Anaitasuna eta Egan aldizkarietako kolaboratzailea eta Jakineko zuzendaria izan da. Udako Euskal Unibertsitatearen eta Jakin aldizkariko taldearen partaidea eta bultzatzaileetakoa izan da. Poesiak (Hitz berdeak, 1971; Manifestu atzeratua) eta, batik bat saiakerak idatzi ditu (Kultura proletarioaz, 1973; Zer dugu Orixeren kontra?, 1976; Zer dugu Orixeren alde?, 1977; Mirande eta kristautasuna, 1978; Espainolak eta Euskaldunak, 1992). Euskaltzain urgazlea eta EHUko Filosofi Fakultateko Filosofia Modernoko katedraduna da.

 

Bilaketa