literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Garate Goiartzun, Gotzon

 

Euskal idazle eta jesuita gipuzkoarra (Elgoibar, 1934). Filosofian doktorea, Teologian lizentziatua eta Filologia Erromanikoan lizentziatua da; soziologia marxistan espezializatu zen Suitzan eta Euskal Literaturako katedraduna da. Nobela- eta ipuin-sariketak irabazi ditu. Euskara erraz eta ulergarrian prestaturiko polizi nobela ugari kaleratu du: Esku leuna, 1977; Izurri berria, 1981; Alaba, 1984. Halaber, ipuinak (Lehortean, 1979; Nafarroako Ezkurran, 1982), erreportajeak (New York, New York, 1988), literatur kritikakoak (Euskal elaberrien kondaira I, II eta III), hizkuntzalaritzako narrazioak (Erdarakadak, 1988) eta marxismoari buruzkoak (Marxen marxismoa, 1971; Marx eta Nazioa, 1972) idatzi ditu.

 

Bilaketa