literaturaren zubitegia

1.102 idazle / 5.244 idazlan
7.843 esteka / 6.452 kritika / 1.828 aipamen / 5.576 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Arrieta Ugartetxea, Joxe Austin

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Donostia, 1949). Ikasketaz filologoa da eta lanbidez itzultzaile da Gipuzkoako eta Donostiako Kutxan. EUTGko Hizkuntz Eskolan eta Filosofi Fakultatean irakaslea izan da. Euskalgintzako beste hainbat alorretan ere ibilia da: UZEIrekin eta UEUrekin ere egina du zenbait lankidetza. Hiru poema-liburu ditu argitaratuak: Arrotzarena-Neurtitz neurgabeak (1985), Bertso-paper printzatuak (1986), eta Mintzoen mintzak (1990). Halaber, Bidaia-Termitosti (1978), ipuina eta bi nobela Abuztuaren 15eko bazkalondoa (1979) eta Manu militari (1987) argitaratu ditu. Bestalde M. Yourcenar-en Hadrianoren Oroitzapenak (1985) liburua itzuli du eta tarteka Egin eta Argiarako artikuluak idatzi izan ditu. Politika-alorrean HBko Mahai Nazionaleko kidea eta euskara-arduraduna izan da.

 

Bilaketa