Torrealdai Nabea, Joan Mari
Euskal idazle bizkaitarra (Forua, 1942). Soziologian, teologian eta informazio-zientzietan lizentziatua eta soziologian doktorea da. Euskal Idazleen Elkarteko idazkari (1969-70) eta Anaitasunako zuzendaria izan da (1974-77). Jakin aldizkariko zuzendaria da (1964-69; 1977az geroztik). Saiakera eta kazetaritza landu ditu, batik bat, eta euskara eta euskarazko liburugintza izan du aztergai bere lanetan: Euskal idazleak gaur, (1977); Euskal telebista eta euskara, (1985); Euskal kultura gaur, (1997). Honekin batera, XX. Mendeko Euskal Liburuen katalogoa osatuz joan da hiru liburutan: 1900-92 bitarteko liburuena, 1993-94koena eta 1995-96koena. Euskaltzain urgazlea da.