literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Aresti Segurola, Gabriel

 

Euskal idazle eta poeta bizkaitarra (Bilbo, 1933-75). Merkataritza-ikasketak egin eta ogibidez enpresa-kontularia izan zen. Euskaldun berria zen. Euskal poesia modernoaren eta antzerkiaren bultzatzaile eta berriztatzailerik nabarmenena izan zen. Bere obrari herri-literaturaren, eta bereziki bertsolaritzaren, kutsua dario. 1954an hasi zen bere lanak euskal aldizkari gehienetan argitaratzen. 1957an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta gramatika-alorreko Batasunaren kutxa eta, Kintanarekin lankidetzan, Hiztegi tipia liburuak idatzi zituen. Literatur genero desberdinak landu zituen. Poesian Arestik, Miranderen eraginez, lapurtera klasikoa bereganatu zuen, bilakaera baten ondorioz, hizkuntza herrikoia, ulergarria eta euskara batuan idatzirikoa erabiliko badu ere. Maldan Behera balio literario handiko 21 poemaren bilduma argitaratu zuen, bertan literatura klasikoan azaldutako ahapaldiez gain, guztiz berriak diren beste batzuk ere moldatuz (1960). Harri eta Herri poesia sozialeko obra ospetsua kaleratu zuen (1964) eta ildo beretik jo zuen 1967ko Euskal Harria, 1970eko Harrizko Herri Hau eta 1976ko Azken Harria liburuetan, »Loramendi», »Orixe», »Lizardi» eta »J. M. Iparragirre» olerki-sariak irabaziz. Antzerkia, 1961ean Mugaldeko herrian eginiko tobera (»Toribio Alzaga» saria jaso zuena) idatzi zuen; Justizia Txistulari; Madalenaren seme santua; ...eta gure heriotzeko orduan eta Beste mundukoak eta zoro bat obrak ondu zituen 1963-65 bitartean. Mundu munduan izeneko nobela didaktikoa baina gai berrikoa idatzi zuen 1965ean. Itzulpengintzan ere prestatu zituen zenbait lan: Marcos de Portela-ren Nekazarien dotrina; Tomas Meabe-ren Hamalau alegia; Nazim Hikmet-en Lau gartzelak; Beltrold Brecht-en Xixtima zoriontsu bat; Castelao-ren Nos; etab. Eta azkenik, bestelako lan batzuk ere atondu zituen: Barrutiaren Acto para la nochebuena eta Leizarragaren Euskal protestantismoa zer zen lanak. Euskal kantari askok, »Ez dok amairu» eta »Oskorri» taldeak tartean, Arestiren olerki askori musika jarri diote.

 

Bilaketa