literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Amuriza, Xabier

 

Bertsolari eta idazle bizkaitarra (Zornotza, 1941). Eliz agintarien eta erregimen frankistaren aurka aritzeagatik kartzelan egon zen (1969-76). Euskaltzaindiak antolatutako txapelketetako epai-mahaikide zelarik bertsolari zorrotz eta berritzaile agertu zen. Bertsolaritzak izan duen gorakada, hein batean Amurizari zor zaio; bertso-eskolen aitzindari eta sustatzailea izan da. Euskal Herriko Bertsolari-txapelketa Nagusia 1979 eta 1982an irabazi du. Idazle oparoa da: Hil ala bizi (1973), Emea (1985) eta Oromenderrieta (1984) nobelak, euskara ikasteko irakurgaiak (Euskara bizia, 1978; Oinarriak, 1987), Aldous Huxley-ren Bai mundu barria itzulpena eta bertso-liburuak (Bertsolaritza. 1. eta Bertsolaritza. 2., 1981; Larehun herri. Mila bertso berri, 1982; Bizkaieraz bertsotan; 1996). Euskaltzain urgazlea da.

 

Bilaketa