Apalategi Begiristain, Jokin
Euskal idazle, soziologo eta filosofo gipuzkoarra (Ataun, 1943). Filosofian lizentziatua, Soziologian doktore eta Parisko L'École Pratique des Hautes Études-en diplomatua da. Bere idazlan ezagunena Los vascos de la nación al estado da (1979). Euskal aldizkarietan parte hartu du eta lankidetzan obra ugari burutu ditu (La répresion au Pays Basque; Animalien bizitza izkutua, 1971; Marxismoa eta Nazional arazoa Euskal Herrian, 1974; Askatasunaren ibilaldia eta Sei idazle plazara; Baloreak eta irakaskuntza, 1988; Soziologia orokorra, 1989). EHUko irakaslea eta UEUk argitaratzen duen Uztaro aldizkariko zuzendaria da.