literaturaren zubitegia

1.115 idazle / 5.318 idazlan
7.854 esteka / 6.600 kritika / 1.828 aipamen / 5.585 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Peillen Karrikaburu, Txomin

 

Euskal idazle zuberotarra (Paris, 1932). Santa-Grazin eta Baionan bizi da. Biologian lizentziatu eta Euskal Letretan doktoratu zen; gaur egun euskara-irakaslea da Baionako Fakultatean. Hainbat aldizkaritan argitaratu ditu artikuluak. Miranderekin batera Igela aldizkaria sortu eta bertako zuzendari izan zen eta Miranderen bizitza eta obrari buruzko lanak egin ditu. Eleberriak (Gauaz ibiltzen dana, 1964; Itzal Gorria, 1963; Gatu beltza, 1967; Kristina Bolsward, 1989), ipuinak (Haur ipuinak, 1955) eta ikerlanak argitaratu ditu. Euskaltzain osoa da 1988tik.

 

Bilaketa