literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

Saizarbitoria, Ramon

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Donostia, 1944). Ekonomia eta soziologia ikasketak egin zituen. Euskal aldizkarietako kolaboratzaile izan da; Jakin; Zeruko Argia eta Oh Euzkadi batik bat. Jarrai antzerki-taldean jarduteaz gain, Lur eta Kriselu argitaletxeen sortzaileetarikoa izan zen. Poesia ere egin zuen hasieran, baina nobelagintzan nabarmendu da: euskal nobela eraberritu zuen egitura zatikatuak, barne-bakarrizketak, deskribapen objektiboak eta orainalditik iraganerako jauzi narratiboak proposatuz (Egunero hasten delako, 1969; Ehun metro, 1976; Ene Jesus, 1976) ordu arteko euskal narratibaren uzkurtasuna hautsiz, inguruko gai modernoei heltzeko. Euskal Herriko historiaren iragan hurbilean kokaturiko Hamaika pauso nobela da bere azken lana (1995).

 

Bilaketa