Aristi, Pako
Euskal idazle eta kazetaria (Urrestilla, Azpeitia, 1963). Hainbat irrati, egunkari eta aldizkarietan hartu du esku. Narrazioak (Irene. Tempo di adagio, 1987; Kcappo. Tempo di tremolo, 1985; Auto-stopeko ipuinak, 1994; Emakumeen gerlak eta Din dan don, kanpai lapurrak non? 1996), musikagintzari buruzko liburu bat (Euskal kantagintza berria, 1985) eta telebista-gidoiak idatzi ditu.