literaturaren zubitegia

1.071 idazle / 5.159 idazlan
7.840 esteka / 6.384 kritika / 1.828 aipamen / 5.571 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Harluxet hiztegi entziklopedikoa»

Harluxet, 1995

 

San Martin, Juan

 

Euskal idazle gipuzkoarra (Eibar, 1922). Euskal aldizkarietako kolaboratzailea izan da. Euskaraz, Jose Antonio Mogel, bere bizitza ta lanak, 1959; Euskararen inguruan, 1969; Gogoz, 1978, Landuz, 1978, eta Bidez, 1980; Erromanikoa Euskal Herrian, 1983; Jose Manterola, 1985, eta beste liburu asko idatzi ditu, baina leku berezia hartzen dute Zirikadak (1960) eta Eztenkadak (1965) liburuek, euskaldunen umore bizia eta ironikoa agertzen baitute. Gaztelaniaz ere lan mardula egin du (Escritores euskéricos, catálogo bibliográfico de más de 400 escritores euskérikos en vascuence, 1968, etab.). Itzulpenak (Ghelderode-ren Zaldun bitxia, 1965; Espriú-ren Sinerako liburu, 1966), eta etnologia eta etnografiako ikerketak ere egin ditu. Kazetaritzako Lauaxeta saria jaso zuen (1964). Euskaltzain osoa da 1964az geroztik eta 1989-94 bitartean EAE-ko Arartekoa izan da.

 

Bilaketa