literaturaren zubitegia

1.073 idazle / 5.164 idazlan
7.841 esteka / 6.390 kritika / 1.828 aipamen / 5.572 efemeride

A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
W
X
Z
«Haur literatura euskaraz»
Seve Calleja

Labayru, 1994

 

PELLO MARI AÑORGA (1956- )

Hizkuntza olgetagai

 

        Pello Mari Añorga, Oiartzunen 1956an jaioa, ikastolatik sortutako beste euskal idazle bat dugu. Haurtzaro ikastolan irakasle egondako bederatzi urteko esperientzia dauka.

        Gaztea izan arren, Pello Mari Añorgak haurrentzako sei liburu idatzi ditu honezkero Erein eta Elkar argitaletxeek argitaratuak:

        Erein:

                —Hola hala behin.

                —Tio Xentimo.

                —Asto bonbero.

        Elkar:

                —Pottoko.

                —Pottokoren usaina.

                —Pottokoren izeba Juanita.

        Lehenengo liburu biak —Hola hala behin eta Tio Xentimo— Añorgak euskarak jokorako ematen duen bidea haurrei erakusteko egin dituen lanak dira. Euskara beste edozein hizkuntza bezain egokia da jokorako, eta literatura izan daiteke haurrak bere hizkuntzarekin jolasten ikasteko bidea. Horregatik, bertsoak, hitz hutsak, hipokoristikoak, eta beste zenbait soinu eta esanahi aldaketa bata bestearen atzean pilatzen dira liburuan, narrazioa bizkorrago eta berezkoagoa eginez.

        Pottokoren hiru liburuetan, Pello Mari Añorga abenturaren munduan sartzen da Pottokoren gora-beherak kontatzeko. Pertsonaia honen bitartez Añorgak haurren arteko harremanen korapilora hurbildu nahi du.

 

Bilaketa